Gutako bakoitzari kafea modu zehatz batean gustatzen zaigu. Batzuoi kafe hutsa, beste batzuoi ebakia, kafesnea...
Hau dela eta, Txokate-n kafeak prestatzeko modu ugari ditugu, bezeroak gogokoen duena aurki dezan. Bila ezazu zurea!
Amerikarra. Normalean erabilitako ur kopuru berarekin edo bikoitzarekin eginikoa.
Arabiarra. Kafe azukretua, kanelaz irakiniko urez egina.
Bomboia. Kafea esne kondentsatuarekin.
Capuccino. Kalitate bikaineko esnez egindako kafe expresoa. Esnea kafe-makinako lurrinarekin berotzen da eta lortzen den bitsarekin edalontziaren goialdea estaltzen da.
Errusiarra. Prestaketa hotza. Kafezko izotz-edaria banillazko izozki bola batekin.
Eskoziarra. Kafea azukrearekin, kafe-kremazko likorearekin, whisky eskoziarrarekin eta esne-kremarekin nahastuta. Esnegain irabiatuarekin eta pistatxo txikituekin apainduta.
Express. Kafe birrindu finez beteriko filtrotik ura irakiten pasatzen da presiopean.
Fariseoa. Kafea, kakaoa, rona eta esnegaina nahastean datza.
Irlandarra. Kafe bero eta azukretu bati whiskya eta esnegaina gehitzean datza.
Java. Kafe katilu bat eta txokolate katilu bat nahasi irakitera iritsi gabe.
Kafe koktela. Koktelera batean jarri: kafe oso fuertezko katilu bat, esne kondentsatuzko 4 koilarakada handi, baso erdi ur eta izotz pikatu apur bat, nahi bada banilla-hautsa gehituz. Astindu biziki minutu batzuetan zehar (4 edo 5) eta zerbitzatu.
Karajilloa. Kafea brandyarekin.
Karamelo erara. Kafea eta karamelua parte berdinetan, esne-kremaz estalita.
Katalana. Kafeari krema katalanezko txorrotadatxo batzuk gehitzean datza. Esne pixka bate re gehitu dakioke, hori bakoitzaren gustura.
Kolonbiarra. Kafea jenjibre birrindurarekin nahastua eta kañako azukrearekin gozotua.
Lieja. Kafe bero fuerte eta gozoa kopa batean jarrita, eta beronen azpian banillazko izozkia esnegainarekin apainduta.
Moskutarra. Kafea azukrearekin eta vodkarekin.
Piccolo. Kafe italiarra, oso laburra eta kontzentratua.
Turkiarra. Kafezko hauts fina azukrearekin nahastuta kafe-makinan jartzen da, ura gehitzen zaio eta berau irakin egiten da. Geldirik utzi minutu batzuk eta filtratu gabe edan.
Vienarra. Kafea esnegainezko koilarakadatxo batekin.
Zuri-beltza. Prestaketa hotza. Esne merengatudun kafezko izotz-edaria da.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario